Erregelamendua
ERREGELAMENDU OROKORRA
Ekitaldi honetan parte hartzeak esan nahi du guztiz onartzen direla erregelamendu hau eta antolatzaileek bertan egindako oharrak. Ekitaldi herrikoi SOLIDARIOA da eta familia-jarduera sustatzen du, Gasteizko Eraztun Berdean zehar ariketa fisikoa eginda natura ezagutuz. Lehiarik gabeko martxa bat da, 10 kilometrokoa, Gasteizko Espainia plazan hasi eta amaitzen dena.
Prezioa: dohaintza. 5 euro helduentzat eta doan 12 urtera arteko adingabeentzat, 12 urtekoak barne. Bildutako diru GUZTIA AFARABA elkarteari emango zaio dohaintzan.
OPARIAK EMATEA ETA HORNIDURA
Aglomeraziorik ez sortzeko, berdeguneak plastikorik eta zaborrik gabe mantentzeko eta martxa ahalik eta segurtasun handienarekin egiteko, IBILBIDEAN ZEHAR EZ DA EDARIRIK HORNITUKO. Martxa jasangarriagoa izateko, ez da likidorik hornituko. Eraman zure kantinplora edo botila urez beteta. Espainia plazara iristean, eta tiketa entregatu ondoren, parte-hartzaile guztiek OPARI bat eta ANOA SOLIDO bat jasoko dituzte, 14:00etan kontrola itxi arte.
GARRANTZITSUA
- EZ EGIN KORRI martxan zehar.
- Ez bota hondakinik ibilbidean zehar (antolakuntzako kideei entregatu ahal izango zaizkie zaborrak, papera, etab.).
- Mesedez, EZ GELDITU Espainia plazan oparia eta anoa jasotzeko unean; jarraitu aurrera, banaketa ahalik eta modu azkarrenean egin ahal izateko.
- Se ruega respetar las indicaciones de los miembros de la organización y de la Policía
- Parte-hartzaile bakoitzak zer behar izango duen aurreikusi beharko du; izan ere, ibilbidean zehar ez da janaririk banatuko, Espainia plazara iritsi arte.
- Beroa egin dezakeela kontuan hartuta, betaurrekoak, txapela eta beste edozein babes eramatea gomendatzen da, baita ibilbidean zehar ondo hidratatzea ere.
- Erakundea ez da izango parte-hartzaileen egoera fisikotik eratorritako osasun- gorabeheren erantzule.
- Parte-hartzaile bakoitzak bere ohiko osasun-zerbitzuekin kontsultatu beharko du martxa hau egitearen egokitasuna.
- Antolatzaileek ez dituzte dituzte beren gain hartuko parte-hartzaileei eta materialei eragindako balizko kalteengatiko erreklamazioak edo demandak, galera, hondatze edo lapurretaren bat gertatuz gero.
- Martxa honetako parte-hartzaile guztiek garbi izan behar dute euren borondatez eta erantzukizunpean parte hartuko dutela martxan. Hori dela eta, antolatzaileek, babesleek eta beste parte-hartzaile batzuek ez dute inolako erantzukizun zibilik izango ibiltariekin eta euren oinordekoekin.
- Le Basque Team enpresa arduratuko da osasun-zerbitzuaz.
- EL CORREOk Erantzukizun Zibileko Asegurua du.
- Erakundeak gaitutako kideen aldetik jasotako argibide guztiei kasu egitea eskatzen dizuegu.
- Antolakuntzak ez du inolako erantzukizunik bere gain hartuko ekitaldia bertan behera utzi edo atzeratu egin behar bada ezinbesteko arrazoiengatik (arrazoi meteorologikoak barne), eta erregelamendu hau edozein unetan aldatu, zuzendu edo hobetu ahal izango du segurtasun- arrazoiengatik.
- Txartela erosteak esan nahi du parte-hartzailea ados dagoela erregelamendu honekin.